1895ko Eguberri-egunean St Louiseko Globe-Democrat egunkariak bezperan gertatutako
hilketa baten berri ematen zuen. Denbora pasa ahala, ahoz-ahoko tradizioak
ñabardura eta kutsu desberdinez jantziko ditu tartean ziren pertsonaiak.
Stacker Lee, Stagolee, Stack-A-Lee edo Stack O'Lee pertsona bera dira,
kontalariaren arabera gaizkiaren irudi edo egoeraren biktima. Hala ere,
kontakizun guztiek daukate amaiera bera: Stackek Billy tiroz hil zuen.
Joseba B.Lenoir-ek The Black Keys taldeak grabatutako
bertsio garaikidea hartzen du abiapuntu istorioa bere egiteko. Letra Beñardo
Goietxek euskaratua izan da. *Hemen,entzungai: http://josebablenoir.bandcamp.com/track/stackek-tiro
No hay comentarios:
Publicar un comentario